XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

MERKURIOZKO PILAK: ARRISKUA Kalkulagailuen, argazki-kameren, ordularien eta zenbait aparatu medikoren bihotza merkuriozkoa dela gauza jakina da.

Aspirina-tamainako pilek %1etik %30 bitarteko merkurio-kantitatea dute merkurioa urarekin konbinatzen denean sortzen den konposatua izugarri toxikoa da.

Espainian, urtero zabortegietara 30 tona merkurio botatzen dela uste da.

Merkurio hau urarekin konbinatzen da eta ondorioz errekak, zelaiak eta animaliak kutsatzen ditu.

Soluzioa birziklapenaren ildotik dator, baina horretarako ezinbestekoa da zabor-bilketa selektiboa egitea.

Ondoren, geruza iragazkorreko bereiztailetatik pasarazten dira eta bertan diametro desberdinetako partikulak iragazki desberdinetan geratzen dira.

Azkenik, multizikloiak daude; hauetan partikulak indar zentrifugoaren eraginez dentsitatearen arabera bereizten dira.

Kloroa kentzeko biderik onena keak ur bidez garbitzea da.

Beraz, aipaturiko sistema guzti hauek aplikatuz poluzioaren arazoa neurri handian kontrolaturik egongo litzateke.

Baina, oraindik arazoaren arazo izenda dezakeguna geratzen zaigu, hots, zer egin hondakinen hondakinekin?.

Frantzian, adibidez, urtero beira nahiz material ez-ferrikoen hondakinek 1,8 milioi tona osatzen dute eta hautsek zein deklorazioko produktuek beste 200.000 tona.

Hondakin-kantitate honetan metatzen dira, ordea, poluzioak dituen pozoitzaile nagusiak. Zer egin?.

Material ez-ferrikoak eta beirak errepide berrietako oinarri gisa erabil daitezke.

Hautsekin, aldiz, arazoa larriagoa da, hauek ezin bait dira inora bota.

Irtenbide posible bat lurperatzea izango litzateke, baina ez edozein lekutan, inguruko urak eta zelaiak kutsa bait ditzake.

Gatz-meategietan gordetzea izan daiteke soluzio egokia baina kantitate jakin batetik aurrera arazoa berriro azaltzen da.

Azken urte hauetan hondakin-hautsen inguruko ikerketak areagotu egin dira eta gehienek antzeko metodoa erabiltzen dute, hots, hondakinak elementu inerte bihurtzea.

Hala ere, orain arte asmatutako teknikak laborategi-mailan daudenez, datozen urteetan ezingo da teknika horietaz gehiegi espero.

Zenbait enpresak hondakin-hautsak tratatu ondoren zakuetan sartu eta lurperatu egiten ditu.

Drenaje egokien bidez, zakuetatik isuritako likidoak jaso egiten dituzte, baina zaku horiekin epe luzera zer egin ez dakite.

Zaborren birziklapenerako badaude beste teknika batzuk ere.

Horietako teknika baten bidez material ustelgarriak eta inerteak bereiztu egiten dira eta era honetan lehengoak nekazaritzan erabil daitezke.

Hau egiteko materia organikoa baldintza oxidatzailetan jartzen da.

Segidan, bakterio zein txanpinoien (penicillium, aspergillus) bidez materia organiko oxidatua humus bihurtzen da; ondoren, erreakzio biokimikoak sortzen duen beroak (60 - 70 ampdeg;C) pasteurizatu egiten du.

Hamabost egun igarotakoan sortzen den konposatua; txanpinoiak hazteko ongarri gisa erabil daiteke.

Bi hilabete igarotakoan mahastizantzan eta labore-hazkuntzan erabil daiteke eta sei hilabete barru baratzantzan.

Batez-besteko, 1 tona zaborretik 450 kg konposatu atera daiteke.

Beste 550 kg erre edo pilatu egiten dira.

Bide honetatik edo antzeko beste batetik lortutako konposatuen ez-purutasun maila ongi kontrola daiteke eta beraz, konposatu hauen kalitatea ona dela ziurta daiteke.

Zaborra metodo honen bidez tratatzeak lehengaien (beira, plastikoa) birziklapena oztopatzen du.

Hauek ehotu eta nahastu eta azkenean erre edo pilatu egiten dira.

Beraz, arazo honi aurre egiteko materialen jasotze selektiboak garrantzi handia hartzen du.

Jasotze honetan zaborra bi ontzi desberdinetara bota beharko litzateke.

Baten erraz birzikla daitekeena (beira, plastikoa, papera, kartoia, metalak) eta gainontzekoa bestera.

Bide hau gero eta gehiago erabiltzen da hainbat lekutan, baina soluzio idealik ez da oraindik lortu, beraz, irakurle, zaborraren arazoa gero eta larriagoa da.